Gertukoa aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu.Garena izateko aukera.
Gure herrietako ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan konfiantzaren adierazle esanguratsuena da “betikoa” eskatzea. Ezagutzen dugu dendaria edo ostalaria, produktua. Eta berak ezagutzen gaitu gu ere, zer nahi dugun, zer behar dugun.
Konfiantza egunez egun lortzen da, alde biko konpromisoari esker. Baina bada konfiantza sortzeko bide azkarragoa eta eraginkorragoa: nor bere hizkuntzan artatua izatea.
Euskara aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu, garena izateko aukera.
Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz.